Aurrenak - investin
Breadcrumb
Aurrenak eu
AURRENAK
Porscheren motorren % 100 Loramendi eta Aurrenak enpresa-aliantzaren makina eta tresnekin egiten dira esklusiboki.
Aurrenaken jarduera serie altuko galdaketa-industriarako moldeak eta tresnak diseinatzean eta fabrikatzean oinarritzen da, bai burdinazkoak, bai aluminiozkoak, presio baxuko injekzioko, grabitateko eta harea berdeko galdaketako teknologiak menderatuz. Kooperatiba honek ekoizpen plantak ditu Gasteizen eta Soltillon (Mexiko). Argintzarako eta moldekatzeko galdaketa-ekipamenduen hornikuntzan mundu mailan liderra den Loramendi enpresarekin batera, Mondragon Talde Korporatiboaren barruan Galdaketa eta Tresneria Elkartea osatzen du, eta merkataritza eta ingeniaritza baliabideak partekatzen ditu bertan. Haren esportazio-indizeek salmenten % 90 gainditu dute azken urteotan, eta, besteak beste, Alemania, Txina, India, Suedia, Polonia, Txekiar Errepublika, Mexiko, Brasil eta Hegoafrikara bideratzen dira.
Menu Sektore estrategikoak
Sektore estrategikoak
Kontaktua
ARABAN HASI NAHI DUZUN ZURE PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIOA EDO KONTAKTU ESPEZIALIZATUA BEHAR DUZU?