Breadcrumb

Gometegui Industrial eu

GOMETEGUI INDUSTRIAL


Neurri handiko osagaiak egiten ditu, esaterako, turbinaren errotoreak Txinako Hiru Arroilen presarako.

 

Gometegui Industrial

Gometegui Industrial

 

1977an, Gometegui industria astunerako osagai handiak fabrikatzen hasi zen, Laudion. Garatzen lagundu duten proiektuen artean, batzuk oso garrantzitsuak dira, hala nola, munduko eguzki-teleskopio handienaren kupula eraikitzea –Hawaiin instalatuta dago–, Bartzelonako metroaren tunel-makina, CENER Energia Berriztagarrien Espainiako Zentrorako aerosorgailuen saiakuntza-laborategiaren fabrikazioa edo Txinako Hiru Arroilen presarako turbinaren errotoreak. Gaur egun, Sagona Industrial Groupek –konpainiaren egungo jabeak– bere gain hartu duen enpresa-proiektu berriak jardueraren dibertsifikazioan oinarritzen du bere estrategia, beste merkatu batzuetan murgilduz, hala nola off shore energia berriztagarrietan edo industria nuklearrean.

 

Gometegui Industrial webgunea