Guardian Llodio - investin
Breadcrumb
Guardian Llodio eu
GUARDIAN LLODIO
Planetako zenbait eraikin enblematikoren fatxadak Laudion egindako beirak edertzen ditu.
Laudioko lantegiaren ibilbidea XX. mendeko 30eko hamarkadaren erdialdean hasi zen, eta 70eko hamarkadarako Europako garrantzitsuenetako bat zen. Urte batzuk geroago, jatorri familiarreko euskal konpainia hau Estatu Batuetako Guardian Industries enpresak erosi zuen. Bere ibilbide osoan zehar, Guardian Llodiok berrikuntzarekiko konpromiso irmoa izan du, eta ingurumena errespetatzen duten konponbideak txertatu ditu bere fabrikazio-prozesuetan. Gaur egun, beira-fabrikatzaile honek arkitekturaren sektorean garatzen du bere jarduera, batez ere. Arkitekturaren sektorerako egiten duen beira laua mundu osoko eraikin enblematikoen fatxadetan dago egun; adibidez, Japoniako Yokohamako Apple Research and Development Centerren eta Londresko One Blackfriarsen.
Menu Sektore estrategikoak
Sektore estrategikoak
Kontaktua
ARABAN HASI NAHI DUZUN ZURE PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIOA EDO KONTAKTU ESPEZIALIZATUA BEHAR DUZU?