Breadcrumb

Naipes Heraclio Fournier​ eu

NAIPES HERACLIO FOURNIER


Ehun urtetik gorako marka arabar hau munduko liderra da karten merkatuan.

 

Naipes Heraclio Fournier​

 

Naipes Heraclio Fournier​

 

Fournier 1870ean sortu zen Gasteizen, eta jaio sortu eta garatu zenetik aurrerapen teknologikoetara egokitzen joan da. Fournier kartak primerakotzat jotzen dituzte kasino garrantzitsuenek. Kalitatearen errekonozimendu horri esker, munduko joko-mahai onenen erreferentzia da marka hau. 1986an United States Playing Card Company (USPCC) konpainia estatubatuarrarekin bat egin zuen. 2020an, Fournierrek, USPCCrekin batera, Belgikako Cartamundi multinazionalean integratzea finkatu zuten, eta, hala, karten merkatuan duten lidergo globala indartuz eta beren produktu-sorta hedatu zuten. Titulartasun publikoko Arabako Fournier Karta Museoaren bildumaren jatorria Alfaro Fournierren bilduma-lana da. Konpainiaren sortzailearen biloba eta ondorengoa izan zen Alfaro Fournier. Museoa munduko onenetakotzat jotzen da karten alorrean.

 

Naipes Heraclio Fournier webgunea