Bizi kalitatea - investin
Breadcrumb
Bizi kalitatea
BIZI KALITATEA
Eskualdeak ingurune paregabea eskaintzen du, garapen profesionala eta bizimodu osasungarria ezin hobeto uztartzen direna, naturaz, kulturaz eta kirolaz inguraturik.
Arabak ezaugarri du Giza Garapenaren Indize (GGI) handia, munduko handienen artekoa. Nazio Batuen Garapenerako Programak (UNDP) landutako adierazle horrek herrialde baten lorkizunak neurtzen ditu oinarrizko hiru dimentsio kontuan hartuta: osasuna, hezkuntza eta diru-sarrerak. 2022An, Arabak 0,947ko GGI atera zuen, eta 14. postua izan zuen munduan.
Araban bizi kalitatea
Ingurune eroso eta oparoa
Araba ingurune eroso eta oparoa da. Lurraldea nabarmentzen da osasun sistema publiko bikainagatik, biztanleko gasturik handiena duena munduan. Halaber, era esanguratsuan inbertitzen du gizarte-zerbitzuetan, Espainiako batez bestekoa bikoiztuta. Beste alde batetik, Gasteizek udal ekipamenduen sare zabala du, guztiontzako kalitatezko gizarte, kultura eta kirol jarduerei ekiteko modua ziurtatzen duena
Bizimodu osasungarria eta osoa
Lurraldeak bizimodu osasungarria eta osoa sustatzen du. Kultur eskaintza aberatsa du, ekitaldi eta museo ospetsuen agenda zabalaren bidez. Gainera, denentzako kirol aukera ugari eskaintzen ditu. Mundu osoan ezaguna den euskal gastronomiak elikadura osasuntsuz eta askotarikoaz gozatzeko gonbita egiten digu.
Natura eta konpromiso jasangarria
Araba nabarmentzen da lurraldeko naturagatik eta konpromiso jasangarriagatik. Lurraldearen erdia baino gehiago babestuta dago, eta Gasteiz Europako lehena dugu berdeguneetan. Lurraldeak askotariko paisaiak ditu, hala nola mendilerroak, haranak eta basoak. Hiriburuak gizarte-kohesioan eta ingurumenean oinarritzen den hiri plangintza darabil; Europako Hiriburu Berdea izan zen 2012an eta Hiri Berdearen Munduko Saria jaso zuen 2019an.
menu por que alava vida eu
Kontaktua
ARABAN HASI NAHI DUZUN ZURE PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIOA EDO KONTAKTU ESPEZIALIZATUA BEHAR DUZU?