Goi berrikuntzako poloa - investin
Breadcrumb
Goi berrikuntzako poloa
GOI BERRIKUNTZAKO POLOA
Arabako eta Euskadiko Berrikuntza Ekosistema bilbe dinamiko eta elkarlanekoa da eta garapen teknologikoa, ikerketa eta berrikuntza bultzatzen ditu lurraldean. Ekosistema hori sormena, lehiakortasuna eta aurrerapen ekonomikoa sustatzen dituzten funtsezko zenbait zutabetan oinarrituta dago.
Arabako garapen teknologikoko erakundeak
ZTBES (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea)
ZTBES (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea): 1997an sortu zenetik, ZTBES Euskadiren apustu teknologikoari atxikitako indar bultzatzailea izan da. Ikerketa, garapen eta berrikuntza erakunde ugari lankidetza sare batera biltzen dituela, ZTBESek euskal enpresa sarearen hazkunde ekonomikoa eta lehiakortasuna bultzatzen dituen berrikuntza kultura sustatzen du.
Parkea (Euskadiko Teknologia Parkea, Gasteizko campusa)
Parkea (Euskadiko Teknologia Parkea, Gasteizko campusa): Euskadiko Parke Teknologikoa, Gasteizko campusa, hainbat enpresa, zentro teknologiko eta ikerketa erakunde biltzen dituen azpiegitura estrategikoa da. Ia 170 enpresa eta ikerketa zentro bikain bertan daudelarik, Miñaoko Parkea berrikuntza eta garapen teknologikoaren epizentro bilakatu da lurraldean.
CIC energiGUNE
Eusko Jaurlaritzaren ekimen estrategikoa den CIC energiGUNE energia elektrokimikoa eta termikoa biltegiratzeko ikerketa zentroa da. CIC energiGUNE irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatua da, Arabako Parke Teknologikoan dago eta BRTAko (BASQUE RESEARCH & TECHNOLOGY ALLIANCE) kide da. Gaur egun, Europako erreferentziazko 3 zentroetako bat da.
Basque Cybersecurity Agency
Cyberzaintza, Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia, Euskadin, Interneten eta teknologia berrien erabilerak eragindako mehatxuei modu integral eta zeharkakoan aurre egiteko sortutako erakunde publikoa da.
Teknologia Aeronautikoen Zentroa
Teknologia Aeronautikoen Zentroa (CTA) zentro teknologiko aeroespaziala da, material aeroespazialak, egiturak eta sistemak garatzeko teknologiak balidatzen espezializatua, eta I+G jarduera oparo lantzen duena.
BTI Biotechnology Instituto
BTI enpresa liderra da ahoko inplantologian eta errehabilitazioan, eta nazioarteko erreferente zientifikoa ere bada medikuntzaren hainbat arlotan terapia birsortzaileak aplikatzeari doakionez, ahoko kirurgiaren esparruan nahiz espezialitateetan, hala nola traumatologian, dermatologian, oftalmologian, kirol medikuntzan, kirurgia kardiobaskularrean, medikuntza estetikoan edo ugalketa medikuntzan.
NEIKER
Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak ustiategien produktibitatea eta kudeaketa hobetzeko teknologiak garatzen ditu.
menu por que alava innovacion e
Kontaktua
ARABAN HASI NAHI DUZUN ZURE PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIOA EDO KONTAKTU ESPEZIALIZATUA BEHAR DUZU?