Arabak aurrera jarraitzen du Europa barneko garraio sarean mugaz gaindiko lehen mailako nodo logistiko kokatzeko bidean.

Gasteizko Plataforma Logistiko Intermodalaren lehen fasea amaitzear dago. Horren esparruan, egungo ter-minala eraldatu eta egokitu egin da 37 milioi euroko inbertsioarekin, eta 2025eko lehen hiruhilekoan jarriko da abian. Gasteizko plataforma zabalera estandarrean Atlantikoko Korridorera eta Europara trenez lotuta egongo den estatuko lehenengo terminal logistikoa izango da. Instalazioetan hirugarren errail baten bidez zabalera mistoa ezartzeak zabalera estandarreko eta iberiarreko trenak igarotzea ahalbidetuko du. Gainera, terminalaren bi buruetatik zabalera estandarra iristeko prest egongo da.

Bigarren fasean, Gasteiz eta Frantziako iparraldearen arteko tren-autobidearen instalazioak eraikiko dira Billodan, egungo terminalaren ondoan. 

Instalazio teknikoak lau trenbide izango ditu (bi zabalera iberiarrekoak eta bi zabalera mistokoak), 740 me-troko trenak hartzeko eta bidaltzeko. Ondorengo jarduera batean, lau trenbideak zabalera mistora aldatuko dira eta, eskaria egonez gero, guztira sei trenbide eraikiko dira. Horrez gain, sarbide berriak egingo dira A-4302 errepidetik iristeko. Terminalaren hasierako jarduteko ahalmena egunean batez beste sei tren eta urtean gehienez 80.000 erdiatoi hartzeko izango da. Ondorengo fase batean, egunean 12 tren eta urtean gehienez 150.000 erdiatoi hartzeko ahalmena izango du.

Azpiegitura garrantzitsu hau garatuz, Arabak nabarmen indartuko du bere erakargarritasun estrategikoa pe-nintsulan Europa barneko garraio sarea egituratzen duen eremu logistiko gisa eta.