GURE ENPRESAK

Araba eraikitzen

Pertsonak dira gure enpresen kapitalik baliotsuena. Eguneroko ahaleginarekin, bezeroen beharrei erantzuteko gai dira, eta, kasu askotan, beren merkatuetako Europako eta munduko lehen lerroan lehiatzeko ere bai. Horrela, gainera, aberastasuna sortzen laguntzen dute, eta horrek ahalbidetzen digu Araban ditugun gizarte-ongizateko, bizi-kalitateko eta ingurumen-babeseko maila altuetara iristea. Atal honek Arabako ehun ekonomikoaren zati bat ezagutu eta ikusaraztera dei egiten digu, bertako enpresa batzuen bitartez.