RIS3, ESPEZIALIZAZIO ADIMENDUNA

Industria adimenduna, Energia garbiagoak eta Osasun pertsonalizatua, aukera-nitxo berriak Araban

Eskualdeak espezializatzeko Europar Batasunaren RIS3 ekimenak hiru lehentasun ezarri zituen Euskadin: «Industria adimenduna», «Energia garbiagoak» eta «Osasun pertsonalizatua». Bat datoz pandemiak sortutako egoerari erantzuteko EBk planteatutako hiru trantsizioekin: teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa eta soziala eta sanitarioa.

Basque Cybersecurity Centre Arabako Parke Teknologikoan dago
Logo de robotekin

Industria adimenduna

Automobilgintzako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa aurreratzen ari da xehetasun-diseinuan, eta garraioaren elektrifikazioari, balio-kateko prozesu guztien digitalizazioari eta ekoizpen-jardueraren deskarbonizazioari ekin nahi die.

Basque Cybersecurity Centre zibersegurtasuna sustatzeko sortutako erakundea da. Haren helburuetako bat da Euskadi nazioarteko erreferente izatea industriari zuzendutako zibersegurtasun teknologien aplikazioan. 

Robotekinek, egoitza Arabako Parke Teknologikoan duen Robotika eta Automatizazio ekosistemaren hubak, ekosistemaren topaleku bat sortu nahi du, Robotikaren eta Automatizazioaren sektoreari lotutako enpresen eta eragileen arteko konfiantzan oinarrituta, Araba eta Euskadi talentuaren, inbertsioaren eta kalitatezko enpleguaren helmuga traktore gisa kokatzeko, ehun ekonomikoaren lehiakortasuna bultzatzeko azken helburuarekin.

CIC energiGUNE Europako hiru ikerketa-zentro onenetakotzat jotzen da, energia biltegiratzeko teknologietako batzuei dagokienez
Basquevolt enpresaren instalazioak, Arabako Parke Teknologikoan

Energia garbiagoak

CIC energiGUNE erreferentziazko ikerketa zentroa da baterietan biltegiratzeari, energia termikoko soluzioei eta hidrogenoari dagokienez. Europar Batasunak estatu solidoko baterien balio-katearen barruan «Europako I+Gko eragile garrantzitsuenetako bat» dela aitortzen du.

Basquevolt, CIC energiGUNEk gidatutako proiektua, teknologia horretan oinarritzen da, Arabako Parke Teknologikoan bateria-belaunaldi berri baten egoera solidoko gelaxken ekoizpen-planta garrantzitsu bat garatzeko.

Lascaray Ikerketa Zentroa, EHUko Arabako Unibertsitate Campusean (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea)
Tecnalia Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentrorik handiena da

Osasun pertsonalizatua

Farmazia Terapia Aurreratuen Zentroa, APD (Advance Pharma Development), Lascaray Zentroan kokatua, EHUko Arabako Unibertsitate Campuseko Farmazia Fakultateak  eta  Tecnalia Ikerketa Zentroak garatu dute. Zentro berriak sendagaien 3D inprimaketako teknologien eta terapia farmazeutiko aurreratuen esparruan aplikatutako bioinprimaketako teknologien esparruan ikerketa bateratua bultzatu nahi du. 

Iniziatiba hau dagoeneko sendotuta dagoen BPL-Basque Pharma Lab 4.0 proiektura batzen da. Medikamentuen garapenera zuzenduta dagoen proiektu hau Arabako Parke Teknologikoan kokatuta dago, eta gainera Tecnicalia Ikerketa Zentroak eta EHUko Arabako Unibertsitate Campuseko Farmazia Fakultateak bultzatzen du.

Proiektu biek, APDk eta BPLk, Arabako Foru Aldundiaren laguntza jasotzen dutenek, laguntzen dute lurraldean lehenengo mailako farmazia-nodo bat sortzen, estatuko erreferentzia gisa. Biozientzietan oinarritutako dibertsifikazio-estrategia baten parte hartzen dute proiektu hauek, eta aktibitate honek lurraldean handituz doan enpresa-sektore bat eta nazioarteko garrantzizko eragileak ditu.