«ARABA, EUROPAN HOBEKIEN KONEKTATUTAKO TAMAINA ERTAINEKO ESKUALDEAN»

(Financial Times: fDi Cities and Regions of the future txostena 2016/2017)

Araba da Iberiar Penintsulako iparraldeko erreferente logistikoa

Azpiegitura-sare estrategikoa, kargak finkatzeko eta garraio mota guztietarako transferentzia intermodala egiteko aukera ematen duena

Gasteizko Nazioarteko Aireportua Europako hego-mendebaldeko atea da kargaren aireko garraiorako.

Gasteizko Garraio eta Logistika Zentro Intermodala(CTVi), Europako Garraio Sareari (TEN-T) lotutakoa, Atlantikoko Korridorearen funtsezko plataforma logistikoa da.

Arasur plataforma logistikoak Bilboko Portuko terminal bat dauka, eta ezaugarri horiek dituen penintsulako iparraldeko enpresa-parke nagusia da.

Gasteizko Plataforma Logistiko Intermodal berria Korridore Atlantikora zabalera estandarrean konektatutako Espainiako lehen terminal logistikoa izango da.

Munduko industria liderren eta aireko eta lurreko banaketaren eta garraioaren enpresa handien zentro logistikoen egoitza

Mercedes-Benz, Michelin, Aernnova eta Pepsi enpresek Arabako industria-jarduerari lotutako zentro eta sare logistiko espezifikoak dituzte.  

Banaketa-arloan buru diren zenbait enpresak, Mercadonak, Eroskik eta Lidlek, esaterako, plataforma logistikoak ezarri dituzte Araban, Espainiako iparralde osoa artatzeko.  

DHLk Gasteizko aireportuan du bere huba Europako hego-mendebalderako. Araban garraioan eta logistikan nabarmentzen diren beste enpresa batzuek ere jarduten dute: FedEx, UPS, DSV, Patinter, Primafrío, GTO, Dachser, DB Schenker, XPO Logistics, etab.

Antonov An-225

Gasteizko Nazioarteko Aireportua: konektagarritasun globala 24-48 ordutan

Aireko karga-garraioaren Europako hego-mendebaldeko atea

Gasteizko Nazioarteko Aireportuak azpiegitura espezializatu bikainak ditu, hala nola produktu galkorren eta animalia bizien terminala. 24 orduko irekiera eta edozein karga motarekin jarduteko zerbitzu egokiak ditu. 3.500 m luze den pistari eta ekipamendu elektronikoei esker, aireratzeko eta lurreratzeko maniobrak erraz egiten dira ikuspen gutxiko baldintzetan, eta, hartara, munduko zama-hegazkin handienek jardun dezakete aireportu-azpiegitura horretan. Aireportuak ibilbide luzea du salgaiak manipulatzeko proiektu konplexuen kudeaketan, eta Espainiako aireportuetan laugarrena da karga-bolumenari dagokionez. 

Bertan jarduten dute UPS, FedEx eta DHL zerbitzu integratuen konpainiek. Azken horrek Espainia, Portugal eta Frantziako hegoalderako aire-konexioko nodoa dauka aireportuan. 

Vitoria Industrial Air Park (VIAP)

Gasteizko aireportuari lotutako jarduera ekonomikoen parke handi bat

Proiektu-fasean dago, eta konektagarritasun globala bermatu, eta, hala, bezeroengana modu lehiakorrean iristea ahalbidetuko dien azpiegitura batetik gertu egon behar duten enpresei zuzentzen zaie.

Gasteizko Garraio eta Logistika Zentro Intermodala (CTVi)

Korridore Atlantikoaren funtsezko plataforma logistikoa

Jundiz Enpresa Parkean dago Espainiako iparraldeko handiena: 7 milioi m²–, Gasteizko Nazioarteko Aireportutik oso gertu. 700.000 m² baino gehiago erabilera logistikoetarako. Bilboko Portuarekin duen loturagatik, instalatuta dauden enpresei salgaiak garraio txartel bakar batekin izapidetzea errazten die.

Arasur Plataforma Logistikoa

Iberiar penintsulako iparraldeko plataforma logistikorik handiena: 2.000.000 m2

Kantauriko Korridorea Europa Barneko Korridore Atlantikoarekin eta Korridore Mediterraneoarekin lotzen den ardatz pribilegiatuan kokatuta dago. 

Bilboko Portuaren terminal bat du, eta haren itsas azpiegiturak zerbitzu erregularrak ditu, munduko 800 porturekin lotzen direnak. 

Azken belaunaldiko nabe eta instalazioak ditu; transferentzia intermodalerako eremu zabala, trenbidearekin lotura zuzena duten partzelekin eta edukiontzietarako hondartza.

Gasteizko Plataforma Logistiko Intermodal berria

Plataforma berria izango da zabalera estandarrean Korridore Atlantikora konektatutako Espainiako lehen terminal logistikoa

Lehenengo fasean, ADIFen egungo terminalaren zabaltze eta birmoldatze integralari ekingo zaio, edozein motatako trenak hartu ahal izateko, zabalera estandarrekoak nahiz konbentzionalekoak, 750 metro luze artekoak. Terminal hori Bilboko eta Pasaiako hurbileko portuekin lotuta dago. Bigarren fasean, Gasteiz eta Frantziako iparraldearen arteko trenbide-autobidearen instalazioak eraikiko dira.