Gure gastronomia

Euskal Sukaldaritza

Tradizio sendoa eta nortasun bakarra ditu. Duela urte askotatik munduko preziatuenetako bat da. Izan ere, Euskadin gastronomia fenomeno soziala da, haren kulturari lotua, haren jatetxe eta sukaldari ospetsuetatik harago doana, eta gizarte-ehun guztia blaitzen duena.

Gure produktu autoktonoak

Euskal Sukaldaritzaren oinarrizko balioetako bat bertako produktuen kalitate natural aparta da. Arabakoei dagokienez, Arabako ardoak eta Txakolina, Idiazabal Gazta, Añanako Gatza, olioa, patatak, boilur beltza, barazkiak, lekaleak eta haragiak dira euskal sukaldari handien jaki nagusiak. Araba Market erakusleiho-webgunean Arabako landa-eremuko produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten hirurehun negozio baino gehiago ikus daitezke.

Sukaldaritza tradizionala eta abangoardiakoa

Euskadin munduko Michelinen izarren per capita kontzentraziorik handienetako bat dago. Araban Michelin izarra dute Kanpezuko Arrea! Jatetxeak eta Eltziegoko Marqués de Riscal jatetxeak.

Autore eta abangoardiako sukaldaritzek sukaldaritza herrikoi eta tradizionalaren oinarriak garatzen jakin dute, beti Euskal Sukaldaritzaren bereizgarri den nortasun-zigiluari eutsiz.

Mikrosukaldaritza: pintxoak

Mokadu goxo horiek taberna gehienetan egoten dira. Haien barietate handiaren barruan, goi-sukaldaritzako benetako bitxiak eta konbinazio tradizional bikainak aurki daitezke, eta lehengaien kalitatea eta arrazoizko prezioak dira haien ezaugarri nagusiak.