BA AL ZENEKIEN...

Atal hau Araban kokatutako enpresen lankidetzari irekita dago, beren jarduerari buruz interesgarria izan daitekeen mugarri bitxi bat ekar dezaten.

Gasteizko Michelin lantegiak, 1995az geroztik, Guiness errekorra du munduko gurpil handiena egiteagatik.

Espainian ekoizten den gama handieneko ibilgailua Gasteizko Mercedes-Benz fabrikak ekoizten du.

BTI Biotechnology Institute multinazional arabarra –Eduardo Anitua doktorea buru duela, odontologiaren arloan Estatuko zientzialari garrantzitsuena– segidako azken 8 urtetan Espainian produkzio zientifico gehien duen bioteknologia-enpresa da.

Michel Armand, Arabako Parke Teknologikoko CIC energiGUNEko kidea, Espainiako zientzialari garrantzitsuena da energiaren arloan, eta zazpigarrena munduan.

Saudi Arabiako Meka-Medina lineako abiadura handiko trenak, Talgok Araban eraikitakoak, trenbidearen historiako erronka teknologiko handienetakotzat jotzen dira, 300 km/h-tik gorako abiaduran zirkulatzeko gai baitira, erosotasunik handienarekin, planetako ingurune latzenetako batean.

New Yorken bizi diren txakurrek erabilitako begi barruko lente asko AJL Opthalmicek garatzen ditu, Araban.

Munduan ekoizten diren ardo botiletarako eztainuzko bi kapsulatatik bat Ramondin multinazionalarena da.

Fournier kartak –1870ean Gasteizen sortutako fabrika– mundu mailako erreferentea dira, planetako kasino onenetan estimatuak.