GURE INGURUNE KULTURALA

Artium Museoaren Bilduma izaera publikoko ondare funts garaikide aparta da, ia 2.400 artelanez osatua.

Arabak eguneroko agenda kultural zabala, museo-azpiegitura nabarmenak eta nazioarteko hitzordu handiak eskaintzen ditu.

Jazz, Rock, Magia eta Antzerkiko nazioarteko hitzordu handien egoitza da Araba, baita ekitaldi nabarmen batzuena ere: Umbra Light, Telebista Jaialdia, Erdi Aroko Merkatua, KaldeArte, Esférica Arabako Errioxa eta hainbat gastronomia ospakizun, hala nola, Miniature Pintxos Congress, Arabako Pintxoaren Astea, Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaia edo Ardoaraba.

Museo-azpiegituren sare garrantzitsua eta kultura-sare dinamikoa ditu, eguneroko ekitaldien agenda zabal batean gauzatzen dena.

Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoak Prerromanikotik Barrokora doazen artelan baliotsuak ditu ikusgai.