GURE HIRI EREDUA
Araban, gizarte-zerbitzuen hurbiltasuna eta kalitatea nabarmentzen dira, bai eta gizarte-, kultura- eta kirol-ekipamenduen sarea ere.
- Gizarte-zerbitzuak. Gizarte-zerbitzuetara bideratutako BPGaren ehunekoa Espainiako batez bestekoa halako bi da. Biztanleko gizarte-zerbitzuetako gastua Euskadiko handiena da, halaber. Arabako Foru Aldundiak, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea (GOFE) erakunde autonomoaren bidez, programa eta gizarte-zerbitzuen katalogo zabala garatzen du.
- Ekipamenduak. Vitoria-Gasteizek gizarte-, kultura- eta kirol-ekipamenduen udal-sare eredugarria du. Haren ezaugarri dira hurbiltasuna –auzoetan banatuta–, jardueren aniztasuna –programak, ikastaroak eta tailerrak– eta horniduren kalitatea: 14 gizarte-etxe eta kirol-instalazio ugari. Biztanleen ia % 40 haien harpideduna da.
- Ingurune berde eta osasungarria. Arabak ingurune berde eta osasungarrian bizitzeko aukera ematen du. Vitoria-Gasteizek 42 metro karratu ditu biztanleko, eta pertsona bakoitzeko berdeguneen eta lorategien azalera handiena duen Europako hirietako bat da. Arabako erdiak baino gehiagok Paisaia Bikain eta Berezi kalifikazioa du, eta azaleraren % 28 Europako Natura 2000 Sarean sartuta dago. Arabak bost parke natural ditu naturaz gozatzeko.