GURE KIROL INGURUNEA

Baskonia Europako saskibaloi-talde handienetako bat da. Haren egoitzak, Vitoria-Gasteizko Buesa Arena pabilioiak, 15.504 lagunentzako lekua du.

Araban goi-mailako kirol-ekitaldi handiak izaten dira.

Instalazio-sare zabala. Arabak, bere lurraldean, kirol-jarduerarako egokiak diren instalazio eta espazioen sare zabala du: naturarekin harremanetan- Izki Golf, esate baterako, edo bere hiriguneetan, kirola aktiboki bizi duen herri batentzat. 

Nazioarteko ekitaldiak. Goi-mailako kirola oso presente dago Araban, era askotako nazioarteko ekitaldi garrantzitsuak izaten baitira: Euroleague Basketball, Martin Fiz Maratoia, Maratoi Erdia, Ironman, Orbea Gravel Rioja Alavesa, Gasteizko ProbaHiru Haundiak, Winerun Rioja Alavesa eta zale handiak, estatu-mailako kategorietan lehiatzen diren bertoko kluben lagun: Araski, Baskonia, Deportivo Alavés eta Gloriosas.

Dibertsitatea. Kirol-jarduera dibertsitate funtzionaletik eta pertsonen gaitasunen eta ahalmenen aniztasunetik sustatzea ere Arabako kirol-ingurunea definitzen duen alderdi garrantzitsua da.

Izki Parke Naturalak golf zelai bikaina du, bost aldiz munduko txapeldun izandako Severiano Ballesterosek diseinatua.