EUSKADI, BERRIKUNTZA HANDIKO EUROPAKO ESKUALDEEN ARTEAN

Arabako Parke Teknologikoa

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea (ZTBES)

1997an sortu zen, eta Euskadik bere ekoizpen-inguruneari lehiakortasun-balio handia emateko egin duen apustu teknologikoaren erakusgarri da. Ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakunde multzo bat da, sarean lan eginez I+G+b-ko jarduera-mix orekatua garatzen duena, euskal enpresa-sareari eskaintza teknologiko integrala eta espezializatua egiteko gai dena.

Arabako Parke Teknologikoa

Arabako Parke Teknologikoan 170 enpresa inguru eta teknologia– eta ikerketa-zentro garrantzitsuak daude, hala nola: CIC energiGUNE, Teknologia Aeronautikoen Zentroa, Basque Cybersecurity Centre, Neiker, Siemens Engines R & D, BTI Biotechnology Institute eta Tecnalia Research & Innovation enpresaren instalazio garrantzitsuak.