ARABA, OSO INDUSTRIALIZATUTAKO LURRALDEA, MUNDUARI IREKITAKO EKONOMIAREKIN
- EUSKADI:
- %24,6
- ESPAINIA:
- %17,6
- UE-27:
- %22,8 (2021eko datua)
- EUSKADI:
- %109
- ESPAINIA:
- %91
- UE-27:
- %84
- EUSKADI:
- %38,3
- ESPAINIA:
- %30
Lehiakortasun-gunea
24.000 establezimendutik gorako sare ekonomikoan, Arabako industria-jardueraren mapak lehiakortasun-polo egonkortu bat erakusten du, ia 2.000 establezimenduko askotariko ekoizpen-sarearekin. Beren trakzio-funtziogatik, nabarmentzekoak dira munduko enpresa liderren industria-ezarpen handiak, haien balio-kate kualifikatuak, eta tamaina txikiagoko tokiko industria-enpresa garrantzitsuen multzo dinamikoa, kasu batzuetan merkatu-nitxoen liderrak direnak maila globalean, eta beste batzuetan, hala izan gabe ere, nazioartean garrantzi handia dutenak.
Lurraldearen lehiakortasuna indartzeko, Arabako enpresa- eta ekintzaile-sareak Arabako Foru Aldundiaren zenbait laguntza ditu bere proiektuak garatzeko. Era berean, enpresek Eusko Jaurlaritzaren eta Spriren laguntzak jaso ahal izango dituzte.
Arabak apustu sendoa egin du Europar Batasunak planteatutako hiru trantsizioen erronka berriei aurre egiteko: teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa eta soziosanitarioa. Abian jarri diren ekimen garrantzitsuenetako batzuk webgune honetako Aukera-nitxoak atalean daude jasota. Arabako 4.0 industriari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Araba 4.0 plataformaren webgunea ere bisitatu daiteke.
Nazioartekotzea eta ekintzailetza
Araba Espainiako probintzien zerrendako lehen postuan dago, esportazioen per capita balioan eta enpresa-ekintzailetzan
Araba Espainiako lehen probintzien artean dago enpresa esportatzaileen guztizko kopuruari dagokionez, eta, beraz, nazioartekotutako enpresen ehunekorik handienetako bat du bere produkzio-ehunekoari dagokionez. Arabako esportazioen per capita balioa Estatuko batez bestekoa ia halako lau da, eta Euskadikoa halako bi.
2020ko Inpaktuko Ekintzailetza Ekosistemen Indizeak, ImpactHub-ek landuak, Araba jarri du estatuko ekintzailetzaren buruan, 133 adierazle baino gehiago kontuan hartuta.
BIC Araba (Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroa, S.A.), Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera eta Álava Emprende plataforma erreferenteak dira Araban ekintzailetza sustatzeko arloan.
Trantsizio energetiko-klimatikoa
Lurraldeko enpresa liderren ekimenak
Gasteizko Mercedes-Benz lantegia ibilgailu komertzial elektriko bat egin zuen lehena izan zen munduan.
Gasteizko Michelin fabrikak «e-Primacy» modeloa merkaturatu zuen 2021ean, enpresa horren lehen pneumatiko ekologikoa.
Pepsi markaren munduko lehen botila Arabako PepsiCo fabrikatik atera da, % 100 birziklatutako materialarekin.
Aernnova multinazional arabarra mugikortasun berriaren proiektuetan murgilduta dago, hala nola ES16 hegazkin elektrikoaren ereduan.
Rivabellosako Talgo lantegiak Espainiako lehen hidrogeno trena egingo du.