Basquevolt Europako egoera solidoaren teknologiako enpresa berria da Araban, eta lehen finantzaketa-txanda itxi du.

10 milioi euroko hasierako inbertsioa Eusko Jaurlaritzak gidatu du, eta Iberdrola, CIE Automotive, Enagás, EIT InnoEnergy eta CIC energiGUNE enpresek parte hartu dute. Basquevolten misioa teknologia jasangarriak eta ekonomikoki lehiakorrak garatzea da, garraio elektrikoaren hedapen masiboa, energiaren biltegiratze geldikorra eta aplikazio eramangarri aurreratuak ahalbidetzeko. Enpresak Europako liderra izan nahi du egoera solidoaren teknologian, konposite polimerikoaren elektrolitoan oinarritua, Michel Armand irakasleak eta CIC energiGUNEko ikertzaile garrantzitsuenetako batzuek egindako 10 urte baino gehiagoko ikerketaren emaitza gisa patentatua. Gogoratu behar da Michel Armand energiaren arloko munduko ikertzaile garrantzitsuenetako bat dela. Aurreikusita dago lehen ekoizpen-lerro bat martxan jartzea 2027an, 700 milioi eurotik gorako inbertsioan oinarrituta, eta 800 lanpostu zuzen baino gehiago sortzeko gai izango dena.