Gasteizko aireportuak bidaiarien marka historikoa hautsi du, 1980an martxan jarri zenetik.

Vitoria-Gasteizko aireportuak errekor historikoa lortu zuen 2023an bidaiarien garraioari dagokionez: 309.929 pertsona, 43 urteko ibilbidean izandako kopururik handiena.

Datu horrek esan nahi du % 31,7ko igoera izan zela 2022. urtearekin alderatuta. Goranzko joera oso esanguratsua da; 2019tik –pandemiaren aurreko urtetik– 2023ko abendura arteko bilakaerari erreparatuz gero, Vitoria-Gasteizko aireportua erabili duten bidaiarien kopurua % 78 igo da. 2023ko hegaldi erregularren eskaintzak hainbat helmuga nazional izan zituen, hala nola Sevilla, Alacant, Málaga eta Mallorca, baita nazioartekoak ere, hala nola Brusela, Milan eta Kolonia.

Salgaien garraioan errekorra berdintzetik gertu. 

2.000 tona baino gutxiago falta izan dira Gasteizko aireportuak merkantzien garraioan duen errekor historikoa berdintzeko. 2022an lortu zuen errekor hori, eta 73.632 tonakoa da guztira. Urteko bilakabideak pentsarazi zuen salgaien garraioko markarik onena berdindu eta, are, gainditu ere egin zitekeela, baina abenduko portaerak –normalean pakete gehiago mugitzeko hilabete egokia– aurreikuspen horiek moteldu zituen. Aireportutik irtendakoaren urteko balantzea 71.689 tonakoa da, guztira. Datu horrek adierazten duenez, aireportuaren azpiegitura erabat finkatuta dago salgaien trafikoari dagokionez, Estatuko aireportuen artean, eta Madril, Bartzelona eta Zaragoza baino ez ditu aurretik. 

   

Bidaiarien trafikoaren bilakaera Gasteizko nazioarteko aireportuan 

(pertsona-kopurua)