BH Bikes​

BH marka oso lotuta dago bizikletaren eta lehiaketako txirrindularitzaren historiarekin Europan.
Beistegui anaiek sortu zuten 1909an, Eibarren, eta 1959an konpainiak Gasteizera eraman zuen ekoizpen-lantegia. Handik zeharo hedatu zen, eta Europan erreferente bilakatu zen bere sektorean. Haren ibilbidearen ezaugarri nagusia beti berrikuntzaren abangoardian egotea eta produktu berriak garatzea izan da. Gaur egun, Gasteizko egoitza nagusitik kudeatzen da diseinu-prozesu osoa, eta instalazio logistiko handia du, zeinetik munduko hirurogeita hamar herrialdetara baino gehiagotara egiten den banaketa. BH Bikesek nazioarteko filialak ditu Alemanian, Estatu Batuetan, Asian, Mexikon, Australian eta Frantzian.