CVNE Viña Real​

CVNEren Imperial Gran Reserva 2004 izan zen «Munduko ardorik onena» saria lortu zuen lehen ardo espainiarra.
Compañía Vinícola del Norte de España (CVNE) Haron sortu zen 1879an, eta haren ibilbidea mugarri historiko berritzailez josita dago. Hala ere, ardogintzaren artisau-espiritua eta dagoeneko bosgarren belaunaldira iritsi den konpainiaren familia-izaera gorde dituzte. CVNEk, gaur egun, lau Jatorri Deiturari lotutako bederatzi upategi ditu. Guardiako Viña Real upategian du egoitza nagusia.