Del Valle Aguayo​

Del Valle Aguayok energia berriztagarrien aldeko apustua egin du Arabako Parke Teknologikoan duen I+G+b Zentrotik.
Industrietan, sektore publikoan, merkataritzan eta etxebizitzan (goi-tentsioa, behe-tentsioa, komunikazioak) instalazio eta muntaia elektrikoetara bideratutako zerbitzuez gain, 1995etik bere jardueraren ardatz nagusietako bat energia berriztagarrien aldeko apustua da, energia geotermikoaren, hidroelektrikoaren, eolikoaren eta fotovoltaikoaren arloetan produktu propioak garatuz. Jundizko Enpresa Parkean du egoitza nagusia , eta I+G+b-ko zentro garrantzitsu bat du Arabako Parke Teknologikoan.