El Coto de Rioja​

El Coto izan zen burtsara atera zen Espainiako lehen ardogile taldea.
Oiongo enpresa hau Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuko mahastizainik handiena da, 800 hektarea mahasti baino gehiago baititu. 70 herrialdetan baino gehiagotan preziatzen dira haren ardoak. Hamabi upategi txikitan antolatuta dago, eta bakoitzak bere lanerako baldintza egokiak ditu. Bertan, prozesuaren zati bakoitzari modu independentean egiten zaio aurre. Azken urteotan apustu handia egin du jatorri-deitura horretako ardo zurien alde.