fitnessdigital.com​

Europan eta Mexikon fitness sektoreko liderren artean kokatzea lortu duen enpresa gaztea, kanal anitzeko estrategiarekin.
Gasteizen jaio zen 2007an, merkataritza elektronikoan aditu talde baten eskutik, erronka pertsonal berrien bila eta kirolarekiko pasioa partekatzeko helburuarekin. Gaur egun, fitnessean espezializatutako produktuak eta zerbitzuak merkaturatzen dituen enpresa hau sektore horretako erreferentea da Europan, online zerbitzua osatzen duten denda fisikoen sare zabala du, eta 20 herrialdetan du presentzia. Kanal anitzeko estrategia horrek sektoreko liderren artean kokatu du enpresa.