Flanker

Bere berrikuntza- eta espezializazio-gaitasunari esker, enpresa hau erreferenteen artean dago mugikortasun jasangarriaren industria osagarrian.
Automobilgintzarako, aeronautikarako eta trenbiderako diseinatutako piezen –batez ere zurezkoen– mekanizazioan espezializatuta dago. CAFentzako eta halako bezeroentzako lehen mailako proiektuetarako soluzio teknikoak hark sortuak dira, baita Gasteizko Mercedes-Benz enpresak egiten dituen ibilgailuen zoruak, eta Renault, Nissan edo Fordeko beste proiektu batzuk, Istanbulgo metro berriko zoruak edo Luxenburgoko tranbiaren barruko alboak.