Glavista

Europan erreferentea da automobilgintzarako kalitate goreneko beirazko produktuen fabrikazioan eta banaketan.
Glavista, lehen Guardian Automotive zena, Europako erreferentetzat hartzen da automobilgintzaren sektorerako beirazko soluzio berritzaileak eskaintzeari dagokionez. Laudion du egoitza, eta, han, berrikuntza-zentro bat eta laurogei urte baino gehiagoko ibilbidea duen fabrikazio-lantegi nagusia ditu. Gainera, beste fabrikazio-zentro bat du Valentzian, eta azken belaunaldiko banaketa-zentro bat Karlsruhen (Alemania). Fabrikatzaile honek 7.000 beirazko pieza espezifiko baino gehiagoko produktu-sorta eskaintzen du, kalitate gorenekoak, bai jatorrizko ekipoetakoak, bai ordezko piezen merkaturako.