Grupo Otua​

Legution metalak birziklatzen liderra den Europako enpresa talde bat dago.
Birziklatzen, banatzen eta ikertzen aritzen diren zortzi enpresak osatutako talde industriala da. Enpresa-taldearen artean sortzen diren ekoizpen-ahalmenean eta sinergietan datza haien indarra; horri esker, zerbitzu pertsonalizatua eta integrala eman dezakete. Metal ferrikoak eta ez-ferrikoak birziklatzen dituzten industria-instalazioak 250.000 m2-tik gorakoak dira. Otua Taldeak, Inatec Fundazioaren bidez, I+Gko ikerketa-proiektuak garatzen ditu ingurumenaren arloan, material solido konplexuak birziklatzeko teknologia berriak sortzeko.