Loramendi

Porscheren motorren % 100 Loramendi eta Aurrenak enpresa-aliantzaren makina eta tresnekin egiten dira esklusiboki.
Loramendi 1973an sortu zen, eta haren jarduera argintza eta moldekatzerako galdaketako soluzio globalak diseinatzean eta hornitzean oinarritzen da. Produktu osagarriak landuz, aliantza du Aurrenak enpresarekin –zeinarekin baliabide komertzialak eta ingeniaritzakoak partekatzen dituen–; horrek eskaintza integratu bat aurkeztea errazten du, eta enpresa horiei galdaketaren sektoreko lidergo-postuetan kokatzeko aukera eman die. Esportazio-indizeak salmenten % 95era iritsi dira azken urteotan, eta haren salgaiak Europa, Asia eta Amerikako zenbait herrialdetan banatzen dira.