Mizar Additive​

Mizar Additive Manufacturing, fabrikazio gehigarriko enpresa liderra.
Mizar Alcor Taldeko kidea da, aeronautika, automobilgintza eta teknologia berrien merkatuetan punta-puntako enpresa teknologikoak sortzen eta garatzen esperientzia handia duen enpresa-taldekoa, alegia. Mizar mota guztietako osagai pertsonalizatuen diseinuan eta ekoizpenean espezializatutako konpainia da. Fabrikazio gehigarria, lagunartean 3D inprimaketa izenez ezagutzen dena, fabrikazio kontzeptu bat da, zeinean materiala, plastikoa edo metala, geruzaz geruza jartzen den beharrezkoa den tokian. Mizarren teknologia gehigarria bereziki sektore aeroespazialean, sanitarioan eta industria-sektorean aplikatzen da; azken horren barruan, automobilgintzan, kontsumo-ondasunetan, arkitekturan eta ingeniaritzan.