PFERD-Rüggeberg 

Alemaniako marka handi honek urratzaileak ekoizteko Europako lantegirik modernoena du Gasteizen.
PFERD-Rüggeberg urratzaileen enpresak 1965. urtean ekin zion bere enpresa-ibilbideari Espainian, eta Gasteizen finkatzea erabaki zuen, ordurako industria-erreferente gisa nabarmentzen hasia baitzen. 2004an, abangoardiako instalazioekin lantegi bat eraikitzeak ekarri zuen Gasteizko lantegi berria Europako modernoena izatea bere sektorean. PFERD marka liderra da gainazalak tratatzeko eta materialak mozteko tresna urratzaileetan. 20 banaketa-enpresa propio baino gehiagoko sare osoarekin eta 100 ordezkari komertzial baino gehiagorekin, PFERD mundu osoan dago.