RPK

RPK Group mundu mailako liderra da neurrira egindako konplexutasun handiko osagaien, malgukien eta estanpatuen ingeniaritzan eta fabrikazioan, eta tokiko presentzia du automobilgintzaren, e-mobility delakoaren, elektrizitatearen, industriaren eta medikuntzaren merkatu nagusietan.
RPK Groupen jarduerak barne hartzen du, halaber, balio erantsi handiko zerbitzuak ematea zenbait industriarentzat, hala nola: automobilgintzakoak, medikoak, elektrikoak, elektronikoak, kontsumo-ondasunenak, tresna elektrikoak, industrialak edo e-mobilitykoak. 1974an sortu zuten ekintzailetza handiko 19 pertsonak, Vitoria-Gasteizko erdiguneko bulego txiki batean. Haren ibilbidean zehar etengabe hazi dira, eta orain irismen globaleko taldea dira: 6 kokapen dituzte 3 kontinentetan, eta 750 enplegatu baino gehiago. Enpresa honen ustez, hauek dira arrakasta horren giltzarriak: “Industria exijenteenei zuzendutako produktu perfektua lortzeko ikuspegi eta jarduera kolektiboa. Etengabe ahalegintzen gara gure bezeroen eskariak asetzeko, produktu berriak garatuz. Azken urteetako, esate baterako, uhin-malgukiak, bus bar direlakoak eta kontaktu-elementuak. RPK Technological Centerren ia 50 urtez metatutako ezagutza zientifiko eta teknologikoa biltzen dugu, eta horrek aukera ematen digu gure bezeroentzako irtenbide berritzaile berriak garatzen jarraitzeko”.