SNA Europe

SNA Europek, SNAP-ON erraldoi amerikarraren filialak, Vitoria-Gasteizen du Europako egoitza.
SNA Europe enpresak industriarako esku-tresnak fabrikatzen eta merkaturatzen ditu. Europan hotzean forjatzen duen bakarra da, eta bakarra da, era berean, zenbait industria-prozesutarako laser-ekipoak erabiltzen. Vitoria-Gasteizen du tresna mekanikoak garatu eta fabrikatzeko zentroa, bai eta bulego nagusiak ere. Bulego horietan biltzen da Europarako erabakigune ia osoa, bai eta Europa hegoalderako eta Afrika iparralderako logistika-zentroa ere. Bi lantegietan inbertsio handiak egin dira azken urteotan, eraldaketa teknologikorako prozesuari begira, 4.0 industria gisa.