RPK Groupek 2023ko Schaeffler Supplier Award saria jaso du, jasangarritasunarekin duen konpromiso nabarmena dela eta.

Saria emateko ekitaldia Schaefflerrek Herzogenaurachen (Alemania) duen egoitza nagusian egin zen, Hornitzailearen Eguneko (Supplier Day) ekitaldian, eta RPK Groupen izenean jaso zuten RPK Zentro Teknologikoko zuzendari Javier Gordok eta Schaefflerrerako Key Account Managerrak, Luis Telleriak. “Sari hau pizgarri handia da ingurumen-erantzukizunaz dugun ardura sendotzeko eta etorkizun berdeagoa sortzeko ekarpena egiteko. Jasangarritasuna oso errotuta dago gure balioetan. Gure ingurumen-inpaktua ahalik eta gehien murriztuko duten irtenbide berritzaileak garatzeko lan egiten dugu etengabe, eta, aldi berean, kalitate eta zerbitzu apartak ematen dizkiegu geure bezeroei”.
“Jasangarritasuna” kategorian, Schaefflerrek konpromiso aktibo handia aitortu zion RPK Groupi, 2040. urterako neutraltasun klimatikoa lortzeko helburu korporatiboari dagokionez. Era berean, RPK Groupek duen kalitatearekiko konpromisoa eta zero akatseko politika nabarmendu zituen Schaefflerrek.
“Schaeffler Supplier Award jasotzea ohore handia eta funtsezko mugarria da, eta agerian uzten ditu automobilgintzaren eta industriaren sektoreetan praktika jasangarriak bultzatzeko kolektibo gisa egiten ditugun ahaleginak”.
2023ko edizio honetan, guztira, Europa eta Asiako 9 herrialdetako 19 enpresak jaso dute sariren bat, kate-goria guztiak kontuan hartuta.