Gasteizko Aireportuak marka historikoa lortu du merkantziei dagokienez

Gasteizko Aireportuak merkantzien errekor historikoa hautsi du berriz ere 2022an, 73.620 tona mugitu baititu, 42 urteko ibilbidean izandako kopururik altuena. Hala, 2021eko aurreko errekorra % 1,5 igo du.

e-commerce sektorearen indar handia eta Europako hego-mendebaldeko aireko ate gisa duen kokapen estrategikoa dira Gasteizko aireportuko karga-jardueraren bilakaera bikainaren gako nagusietako batzuk. Azpiegitura logistiko horrek ia bi aldiz biderkatu du, azken 10 urteetan, salgaien tona kopurua. 2020an –pandemiak eragin handia izan zuen aireko trafikoan–, % 0,2ko beherakada txiki bat baino ez zen izan salgaien urteko trafikoa; AENAren sarearen batez besteko beherakada, berriz, % 26,3koa izan zen.

Aireportu hori Espainiako aireportuetako karga-trafikoaren sailkapeneko laugarren postuan dago. Astelehenetik ostiralera, gaueko 32 mugimenduk baino gehiagok lotzen dute penintsula kontinentearekin eta munduko gainerako herrialdeekin 24-48 orduan, Santiago, Oporto, Lisboa, Sevilla, Alacant, Valentzia, Bartzelona, Paris, East Midlands, Brusela, Kolonia, Leipzig eta Milanerako ibilbideen bidez. Aireko modua lurreko moduarekin lotzen da, eta Estatuko iparraldeari (Asturias, Kantabria, Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Aragoi, Gaztela eta Leonen zati handi bat) eta Frantziako hego-mendebaldeari (Pirinio Atlantikoetako Departamentua, Baionatik Pauera) ematen die zerbitzua.

Salgaien trafikoaren bilakaera Gasteizko Nazioarteko Aireportuan, 2012-2022

(zifrak tonatan)