Arasur Plataforma Logistikoaren Data Center Campusa aurrera doa bere lehen fasearen eraikuntzan.

brak hasi ondoren, 2022ko erdialdean lehen harria jartzeko ekitaldi instituzionalarekin, hiru eraikinetako lehena 2023an martxan egotea aurreikusi da.

Data Center Campusaren ekimena Merlin Properties konpainiak bultzatzen du, Arasurren kapital sozialaren % 25,14ren jabe den konpainiak. Konpainiak energetikoki eraginkorrak diren eta ur kontsumo garbia duten datu-zentro ultra eraginkorren sare bat eraikiko du Arasurren, Lisboan, Madrilen eta Bartzelonan, Edged Energyrekin duen aliantza estrategikoaren bidez. Arasurrena da konpainiak proiektatutako lau datuetatik ahalmen potentzial handiena duen datu-zentroa –Lisboan eraikiko duenarekin batera–; 100 MW-eko gehieneko edukiera izango du, hain zuzen.

Proiektu eskalagarria da, lehen fasean 23.153 m²-ko partzela bat okupatuz eta hiru eraikin eraikiz abiatuko dena, nahiz eta, eskariaren arabera, Data Center Campusa 100.000 m²-tik gora zabal litekeen.

Arasurrek hartutako erabakiaren kasuan, konpainiak honako hauek aipatzen ditu: ‘Marea’ kable geltoki handiarekiko interkonexio-irisgarritasuna, Bilbo Estatu Batuetako Virgina Beachekin lotzen duen itsaspeko datuen autobidea, Vitoria-Gasteiz hurbil egotea eta energia-horniduraren berehalakotasuna; izan ere, Arasurrek gaur egun duen 67.200 eguzki-paneleko parke fotovoltaikoaz gain –Euskadiko egundaino handiena–, inguruetan Ekienea eraikitzeko proiektua dago, 200 hektareako hedadura duen beste eguzki-parke bat, Iberdrolak eta EEEk sustatua, Euskadiko handiena bihurtuko litzatekeen plataforma logistikoaren mugakide diren lurretan.