voestalpine Railway Systems JEZ, S.L.

Trenbide-azpiegiturarako sistemen konponbideen mundu mailako hornitzailea
voestalpine Railway Systems trenbide-azpiegiturarako sistemen konponbideen hornitzaile nagusia da munduan. Konponbide espezifikoak eskaintzen ditu erreietarako, desbideratzeetarako, seinaleetarako eta monitorizazio-sistemetarako logistikaren eta zerbitzuen alorretan, trenbide-trafiko mota guztietarako erabat integratuta. Laudioko instalazioetan 100 urte inguruko ibilbidea egin duen enpresa austriar honen iritziz, bezeroen esku ahalik eta baliorik handiena jartzea izan da bere jardueraren motorra, eta hala izaten jarraitzen du. Ibilbide luze horretan, trenbide-sistema modernoak eta digitalak garatzeko laguntza ematen jarraitzen du, seinaleztapen- eta gainbegiratze-teknologia aurreratuak erabiliz, dauden gaitasuna eta segurtasuna handitzeko eta kostuak murrizteko helburuarekin. Laudion fabrikatutako voestalpine Railway Systems JEZen produktuak hainbat alorretakoak dira (abiadura handia, tranbiak, metroak, karga-ustiapena, etab.) eta mundu osoko linea askotan daude. Esaterako, abiadura handian eta Mediterraneoko korridorean, Espainian; Buenos Airesko Retiro geltokian (Argentina); eta Lyongo eta Parisko metroetan (Frantzia).