Marqués de Riscal​

Errioxa izendapenez botilaratutako ardorik zaharrena egin zuen upeltegiak enoturismoaren sektoreko abangoardiako arkitektura-paisaiarik ospetsuenetako bat dakarkigu gaur egun.
Marqués de Riscalen historia etengabe eraldatzen ari den mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko enpresa berritzaile, aitzindari eta erreferente baten historia da. 1858an sortu zen, Eltziegon, eta hark lortu zuen aurrenekoz frantsesa ez den ardo batek Bordeleko Erakusketako Ohorezko Diploma eskuratzea, 1895ean. Halaber, berritzailea izan zen Rueda ardo zurien ekoizpenean. Frank O. Gehryk Marqués de Riscalen Hiriaren Ardorako diseinatutako hotela, Eltziegon, enoturismoaren nazioarteko ikono handia da honezkero. Upategi hau munduko bigarren mahasti onena izendatu dute “World‘s Best Vineyards” sariketan, 2021ean eta 2022an.