Mercedes-Benz​

Espainian ekoizten den gama handieneko ibilgailua Mercedes-Benz enpresak egiten du Araban.
Gasteizko Mercedes-Benz lantegiak sei hamarkada baino gehiago daramatza Araban, eta giza kapitalaren etengabeko berrikuntza-espiritua islatzen duten mugarri garrantzitsuen ibilbidea du. 2011n, ibilgailu komertzial elektriko bat egiten lehena izan zen munduan. Gaur egun, lantegi hau 4.0 industriaren paradigma erreferentea da. Gasteizen lau modelo fabrikatzen dira, mundu osorako. Vito eta eVito ibilgailu komertzialek Vitoria-Gasteiz hiriari zor diote izena. V klasea eta EQV ibilgailu elektrikoa gama altuko turismoak dira.