Ramondin

Guardiako multinazionala munduko liderra da ardo-kapsulen fabrikazioan.
Balio erantsi handiko kapsulak eta produktu teknikoak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen dituzte, ardoa, likoreak, cava, xanpaina eta apardunak zigilatzeko eta irudikatzeko. 1890ean sortu zen Ramondin, eta haren historia berrikuntzarako duen gaitasunak markatu du. Bere sektoreko mundu mailako lidergoa ekarri dio horrek. Bederatzi lantegi ditu Europan, Estatu Batuetan eta Latinoamerikan, eta, gaur egun, 3.000 milioi kapsula sortzen dituzte guztira, eta 50 herrialdetan baino gehiagotan banatzen dituzte. Esportazioa Arabako konpainia honen negozioaren % 90 da. 2018an, Ramondin RMDGroup gisa eratu zen, eta 2021ean Janson Industries eskuratu zuen. Horrela, bere sektorearen munduko lidergoa sendotu zuen munduko bost merkatu nagusietan.