TALGO

Arabako Rivabellosan duen lantegian goi teknologiako trenen autoak eraikitzen dira hainbat kontinentetako herrialdeetarako.
Rivabellosako Talgoren lantegian abiadura handiko trenen autoak eraiki dira Europako, Estatu Batuetako eta Asiako zenbait herrialdetarako, Medina eta Meka lotzen dituen AHT barne. Europa eta Asiarako garatzen ari den proiektuen artean, aipatzekoak dira Danimarkarako trenak eta Berlin-Amsterdam ibilbiderako ibilbide luzekoak, Alexandria-Kairo-Luxor lotuko dituzten Egiptorako azken belaunaldiko trenak, Uzbekistanerako trenak, Asia erdialdean Taskent-Samarcanda-Bukhara lotuko dituztenak, eta Espainiarako Talgo Avril direlakoak, 330 kilometro orduko abiaduran ibiltzeko gai izango direnak. 2018 eta 2020 urteen artean, Rivabellosako lantegiak plantilla bikoiztu zuen. Instalazio honetan «Talgo Vittal One» hidrogeno berriztagarrizko tren-eredua garatzen ari da. Munduko lehen hidrogeno eta elektrizitate tren duala izango da.