UCA

Traumatologiako ikerketaren abangoardian, UCA munduko erreferentea da terapia biologikoan.
Mikel Sánchez doktoreak, osasun publikotik igaro ondoren, Kirurgia Artroskopikoko Unitatea (UCA) sortu zuen, eta bertako zuzendari mediko eta zientifikoa da. Hiru hamarkadatan zehar, lokomozio-aparatuko patologien ikerketaren eta tratamenduen, traumatologiaren, kirurgia ortopedikoaren eta kirurgia artroskopikoaren abangoardian kokatzea lortu du, baita teknika eta terapia birsortzaileetan ere. Mikel Sánchez doktorearen nazioarteko izen onari esker, munduko eliteko kirolari handiek harengana jo dute belauneko lesioen tratamenduak egiteko. UCAren unitate pediatrikoa, bestalde, erreferentea da akondroplasiaren arloko ikerketa farmakologikoan, eta garaiera txikiko patologia hori duten haurren bizi-kalitatea tratatzeko eta hobetzeko farmako esperimental batekin farmazia-enpresek mundu mailan egiten dituzten saiakuntza kliniko guztien buru da.