PepsiCok Araban egindako apustua indartu du, instalazio berriekin eta bere mundu-mailako hub digitalaren lantaldearen zati batekin.

Instalazio berriak Arabako Parke Teknologikoko Jocelynn Bell eraikinean daude, eta 1.500 m²-ko eremua dute guztira. Vitoria-Gasteizko Gamarrako KAS eraikin historikoan 40 urte baino gehiago eman ondoren, PepsiCo enpresak IT, finantza, administrazio, lege eta zerga aholkularitza eta erosketa arloetako 120 langilek osatutako lantaldea lekualdatu du. Horri 100 langile berri gehitu behar zaizkio, batez ere mundu-mailako hub digitalerako eta zerbitzu-zentro espezializaturako, hornidura-kateari eta ekipo komertzialei euskarria emateko zeregina duena. Horrela, konpainia horrek –bere sektoreko liderra mundu mailan– bere apustu estrategikoa indartzen du, Araban berrikuntza eta digitalizazioa garatuz, non Etxabarri-Ibiñako botilaratze-lantegia enpresa horren erreferentea baita Europan.