Talgok eta haren teknologia apartak zortzi hamarkada bete dituzte.

Talgok, abiadura handiko tren-ibilgailu arinen diseinuan, fabrikazioan eta mantentzean liderra den konpainia espainiarrak, laurogei urte bete ditu 2022an. Arabako Talgoren lantegia, Rivabellosan dagoena, 1966an hasi zen lanean, eta multinazional horren punturik garrantzitsuenetako bat da. Instalazio horretan beste kontinente batzuetarako goi-teknologiako trenak eraikitzen dira, eta, era berean, Rivabellosan Vittal One garatzen ari dira, Espainian ekoitzitako lehen hidrogeno trena izango dena.

Vittal One trena hidrogenozko motorra duen tren elektrikoa da, litiozko bateria bat elikatzen duena, eta elektrifikatu gabeko bideguneetatik zirkulatzea ahalbidetzen du, dieselaren erabilera ordezkatuz. Kalkuluen arabera, Europako herrialdeen artean, 80.000 km bide daude elektrifikatu gabe, hau da, trenbidearen % 40. Hidrogenoaren teknologia giltzarrietako bat da industriaren mugikortasun berrirako eta deskarbonizaziorako. Apustu hori lehentasun estrategiko bihurtu da Europan.

Arabako lantegi horretatik atera den beste mugarri teknologiko bat Talgo Avril da, 600 bidaiari baino gehiago 330 km/h-ko abiaduran garraiatzeko gai dena. Munduko abiadura handiko trenik arinena da, eta horrek, bere ahalmenarekin batera, berdintzea zaila den energia-gastua ahalbidetzen du bidaiari bakoitzeko. Proba-fasean, trenak 363 km/h-ko abiadura gainditu du.